Proiektuak

GAITASUN ALTUAK SUSTATZEKO PROIEKTUA

Gipuzkoako hiru ikastetxeenetariko bat gara gaitasun altuko ikasleentzako kurrikuluma aberasteko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza jaso duguna. Bertan, banaka, zein talde txikietan, ikasgaiak (robotika, matematika, natur zientziak…)  eta proiektuak (erronka moduan) beraien behar metodologiko edota edukiei dagozkienak egokitzen zaizkie ikasle hauen ikasketa abiadura eta ezagutza berriak eskuratzeko motibazioa mantentzeko helburuarekin.

Hirueletasuna

Hirueletasunak duen garrantziaren alde egiten dugu, euskara, gaztelera eta ingelesa bultzatzeko helburuarekin. Hizkuntza hauek komunikazio eta eduki berrien transmisioa ahalbidetuko dute, irakasgai eta irakasbide izanik.  Hizkuntza bakoitzaren irakaskuntzak bere lekua du eta, aldi berean, beste irakasgaietako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ere txertatzen dira.

PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA:

Taldeak ikasgai guztiak zeharka lantzen ditu, ikasleen gustuko gaia bati buruz ikertuz. Metodo honek talde-lana, komunikazioa, ekimena eta planifikazioa sustatzen du, ikasleak beraien ikasketa prozesu aktiboaren protagonistak izanda.

ADIMENAREN GARAPENARAKO PROGRAMA

Garapenerako funtsezkoa den une honetan metodologia gorenen atal desberdinak erabiltzen ditugu gure ikasleen garapen integrala bermatzeko, oinarri fisiko, kognitibo eta emozionalak ezarriz.(programa de estimulación de la inteligencia de Doman). 0-6 urte bitarteko haurrak une sensoriomotrizean daude, hortaz gure metodologiaren ardatz nagusia programa fisikoan oinarritzen da, neurogarapenean eta metodologia maninpulatibo eta esperimentaletan, proiektuak edota matematika manipulatiboak bezala. Honela, esperientziak eta zentzumenak garapen integrala lortzea ahalbidetzen digu.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Hezkuntza inklusiboa eta ikasketa kooperatiboa elkarri estu lotuta daude, bitartekorik eraginkorrenak dira guztientzako hezkuntza integrala lortzeko. Helburua hau da: lan kooperatiboko talde txikietan, elkarri irakasteko gai eta elkarri laguntzeko gai izan daitezela.

DOMAN IRAKURKETA METODOA (BITS-AK)

Adimenaren garapenerako programaren baitan BITS-en bidezko irakurketa dago (landutako hitzen irudi grafikoa). Haurrak une sentsorial gorenean daudela aprobetxatuz, egunero hiru aldiz bost hitzetako kategoriak erakusten zaizkie modu dinamikoan. Irudi hauen errepikapenaren bidez, ikasleek hitz hauek bereizten dituzte.

NEUROMOTRIZITATEA

Programa honekin ikasleek koordinazio eta norberaren gorputzaren kontrola edukitzea lortzen da, gelan gorputz jarrera eta arreta maila egokia mantentzeko ezinbestekoa delarik. MUGIMENDU BEHARRA ASETU dutenez, atentzioa hobetu da eta, ondorioz, edukien ulermena eta barneratzea areagotu da.

 

Neuromotrizitatearen beste helburuenetariko bat lateralitate edo patroi egokia eraikitzen laguntzea da, eskuin nahiz ezkertientzako. Honekin irakurketa-idazketako arazoak (hizkien alderantzikatzea,  testuen kokapen espaziala…) eta matematikakoak (unitate eta hamarrekoen erlazio espaziala, zenbakien alderantzikatzea…) ekiditen ditugu.

 

Lan fisiko hau (lau hanketako martxa, brakeazioa…) motrizitate lodian ematen da baina finean islatzen da. Pintzaren erabilera egokia sustatuz, ikasleen idazketan sor daitezkeen  grafia arazoak ekiditen dira.

MATEMATIKA MANIPULATIBOAK

Zenbaki, errepikapen patroiak, eragiketak, neurriak eta geometria kontzeptuak era ludiko eta esanguratsuan ikasten ditugu zentzumenen bidez. Material desberdinen manipulazioaren bitartez, edukiak lantzen ditugu, paperean isladatu baino lehen, hauen ulermena bermatu ahal izateko.

ERLAXAZIOA/YOGA

Arnasketa eta yogako ariketen bidez energia eta emozioak bideratzen ikasten dugu, baita gorputzaren ezagutza eta jabetza izaten ere, horrela, kontzeptuak barneratzeko ezinbestekoa den kontzentrazio maila lortzen dugularik.

Zer da Ulibarri? Inmakulada Ikastetxeko Euskara Batzordetik kudeatzen dugun proiektu honen helburu nagusia euskararen normalkuntzaren gain lan egitea da.

Ikastetxeko euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko alde batetik eta euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko bestetik, hainbat eta hainbat ekintza burutzen dira. Esanguratsuenetako batzuk aipatzearren: Udaletxearekin batera elkarlanean aurrera eramaten diren ekintzak (Euskara ari du egitasmoa), Dobera euskara elkarteari esker euskararen erabilera sustatzeko jarduerak (jolas eta solas, hamaika batuaz…), antzerkigintza, euskararen egunaren ospakizunak, ipuin kontalaria… Eta abar luze bat non ia ezinezkoa litzateke hemen lau hitzetan laburbiltzea.

Eta noski, ezin dugu ahaztu umeen motibazioa pizteko sortutako maskotatxoa, Txor-txor ehunzangoa. Eta zein da Txor-txor maskotatxoaren leloa? TXOR-TXOR EUSKARAZ!

Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da  eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.