NOR GARA

INMAKULADA IKASTETXEA 1883

Bizentziar ikastetxe bat gara, metodologia berritzaile batean oinarritzen den eskola batean sinisten dugu, ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan egokitua eta bikaintasunerantz joan nahi duena, aniztasuna zainduz. Ikaslea ikaskuntza prozesuaren benetako protagonista da, nortasunaren dimentsio guztien garapena laguntzen duen heziketa integrala sustatzen duena.

XEDEA

Hezkuntza-komunitate kristau eta bizenziarra gara, gogotsua eta dinamikoa. Titulartasuna Karitateko Alabei dagokie, euskal kulturan murgildurik eta egungo errealitate soziokulturalera zabalik dagoena. Hernaniarren zerbitzura mende bat baino gehiago daramagu.

Gure ezaugarria baloreetan heztean datza: harreman atsegin eta familiarrak izanik, kalitateko irakaskuntza baloratuz, irakasleen etengabeko formakuntza bultzatuz, banakako ikasle-tratabidea landuz eta aniztasuna modu berezian kontuan hartuz (familia behartsuak, etorkinak, hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak…).

Etengabeko berrikuntzari eutsi nahi diogu, gure gizartean gertatzen diren aldakuntzetan egokituz eta berritze-gogoa indartuz.

IKUSPEGIA

INTEGRATZAILEA

Gizarte- eta kultura-maila ezberdinen arteko integrazioan erreferente bat izatea.

HBB dituen pertsona guztiei zerbitzua eskainiz.

Aniztasuna kontuan harturik, euskaldunon kulturan finkatzeprozesua bultzatuz.

BERRITZAILEA

Administrazioaren aldetik estaldura handiago lortzea, gure lanaren emaitzak hobetzeko

Erronka berriei biziki erantzuteko formakuntzan konpromisoa hartuz.

EBANGELIZATZAILEA

Eskola ebanjelizatzailea izatea, Pastoral Proiektu sendo baten eta gure testigantzaren bitartez Jainkoaren presentzia azalduz.

BALOREAK

HEZKUNTZA BALOREAK

LANERAKO BALOREAK

ETENGABEKO FORMAKUNTZA

ETENGABEKO HOBEKUNTZA

BERRIKUNTZA

ARDURA SOZIALA

INPLIKAZIO PERTSONALA ETA KONPROMISOA

BAKEA

JUSTIZIA

XUMETASUNA

FEDE ESPERIENTZARI IREKIERA

ERANTZUNKIZUNA

HURBILTASUNA

ANIZTASUNAREKIKO BEGIRUNEA