Lehen Hezkuntza

GAITASUN ALTUAK SUSTATZEKO PROIEKTUA

Gipuzkoako hiru ikastetxeenetariko bat gara gaitasun altuko ikasleentzako kurrikuluma aberasteko proiektua aurrera eramateko diru-laguntza jaso duguna. Bertan, banaka, zein talde txikietan, ikasgaiak (robotika, matematika, natur zientziak…)  eta proiektuak (erronka moduan) beraien behar metodologiko edota edukiei dagozkienak egokitzen zaizkie ikasle hauen ikasketa abiadura eta ezagutza berriak eskuratzeko motibazioa mantentzeko helburuarekin.

FUNTZIO EXEKUTIBOAK

Funtzio exekutiboak hainbat trebetasun eta prozesu kognitibo dira, ingurunera ondo
egokitzea eta arazoak bideratzea ahalbidetzen digutenak, eskuragarri ditugun
informazioak integratuz. Funtzio exekutiboak landuz, haurraren garapen kognitiboa
hobetzen da. Horretarako, atentzioa, inpultsibitatearen kontrola, memoria,
arrazonamendua, antolakuntza eta inhibizioa lantzen ditugu ariketa ezberdinen bitartez.

PENTSAMENDU ERRUTINAK

Ikasleari norbere ikaskuntza prozesuaren jabetza izaten laguntzen dio. (ikaskuntza
aktiboa). Ikasleen pentsamendua antolatu eta egituratzen laguntzen diguten pausu
sekuentziak dira. Haurrei nola pentsatu irakasteko balio dute antolatzaile grafikoen
bitartez.

TERTULIA DIALOGIKOAK

Liburuen inguruan hitz egitea oso jarduera aberasgarria da, baina gertatzen diren beste
gauzei buruz ondo hitz egiteko ezinbesteko entrenamendua da tertulia dialogikoa.
Beraz, ikasleei irakurritakoaren inguruan hitz egiten lagutzen badiegu, beraien bizitzan
gertatzen diren gauzak adierazten lagunduko diegu.
Aidan Chamers. Dime, FCE, México, 2007

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Hezkuntza inklusiboa eta ikasketa kooperatiboa elkarri estu lotuta daude, bitartekorik eraginkorrenak dira guztientzako hezkuntza integrala lortzeko. Helburua hau da: lan kooperatiboko talde txikietan, elkarri irakasteko gai eta elkarri laguntzeko gai izan daitezela.

PROIEKTUEN BIDEZKO IKASKUNTZA

Taldeak ikasgai guztiak zeharka lantzen ditu, ikasleen gustuko gaia bati buruz ikertuz. Metodo honek talde-lana, komunikazioa, ekimena eta planifikazioa sustatzen du, ikasleak beraien ikasketa prozesu aktiboaren protagonistak izanda.