La inmakulada Hernani
La Inmaculada Hernaniwww.lainmaculadahernani.com
Inmakulada Ikastetxea
Sandiusterri Kalea, 4
20120 Hernani

Tel:
943 55 ...  ikusi

E-mail:
zuzendaritza@ lainmaculadahernani.com

ORIO

Maiatzean DBH 1, 2 eta 3. mailako ikasleok Oriora joan ginen 2 egun elkarrekin gozatzera. Orioko Txurruka aterpetxean egin genuen lo, leku zoragarri batean kokatua Talaimendiren magalean. Motxilak utzi eta mendian gora mahastien artean abiatu ginen Zarautz ikusi arte. Mineralak garraiatzeko Mollarriko kaia ikusten pasa genuen goiza, aspaldiko mineralak kargatzeko tokia, gaur egun birmoldatua. Bazkaltzeko, Zarauzko hondartzara jaitsi ginen eta itsasoaz eta malekoiaz gozatzeko aukera izan genuen. Ausartenak uretan sartu ziren. Eguna bukatzeko, gaubela izan genuen!

Ostiralean Orio gure zain zegoen. "Selfie" txapelketa izan zen arraun herria ezagutzeko modurik hoberena: bere kaleak, bale arrantzaren ohiturak...

Batzuk gogoz gelditu ziren, beste batzuk indarrik gabe, baina guztiok hurrengo irteeraren irrikaz gaude. Nora eramango ote gaitu?

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2012 Inmakulada Ikastetxea. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz