La inmakulada Hernani
La Inmaculada Hernaniwww.lainmaculadahernani.com

Historia

Bazen 1883. urtea (1883-11-02 bilkura agiria) noiz ahizpa bisitaria zen Sor Casimira Astiz-ekin hainbat kudeaketa egin ondoren, Mariano Joaquin Maller Zuzendariak eta Ongintzako Biltzarreko Lehendakaria zen Martin Frenandez jaunekin kontratu oso esanguratsua sinatu zen. Alegia, handik aurrera “Ongintza Etxea” zeritzon ospitalea Karitateko Alaben kargu egotera pasa zen.
    Ospital hau 1868. urtean eraiki zen ordurarte Zinko-Enea eta Txirrita kalearen artean aurkitzen zen “Hernaniko Herriko Ospital Santua” ordezkatzeko asmoarekin, azken hau 335 urte baino gehiago iraun zuelarik, 1530. urtean sortu baitzen.

    Naiz eta Milagrosaren kapila 1927an inauguratu zen, 1884 urteko apirilaren 29an iritsi ziren Hernanira lehenengo Karitateko alabak. Hauek umezurtz, agure eta gaixoei laguntza eskainiaz hasi zuten beren lana eta gutxinaka-gutxinaka laguntza hau eskatzen zutenen kopurua handituz joan zen, garai hartako Ongintzan 50 agureko kopurua edukitzera iritsi zirelarik.
Umezurtz eta agureen zaintzaz gain, egunean zehar sorostegi bat zuten non ospitaleratu gabeko gaixoei laguntza medikoa eta familiarra eskeintzen zitzaien, bertatik 60 bat pertsona pasatzen ziren.

Karitateko Alabek ordurarte eskaintzen zituzten laguntza eta zerbitzuez gain, zerbitzu berri baten beharraz konturatu ziren eta modu horretan, 1890. urtean alfabetizazio klaseak emateari ekin zioten, horrela Eskola sortu zelarik. Hasiera batean baliabide eskasak zituzten baina hala-nola moldatzen ziren klaseak gauetan eta baita igandeetan ere ematen zituzten.

    Eskolaren ildoan jarraituz, 1895 urtean “Familiko Gurasoen Elkartea” sortu zen, bertako Batzordeko Lehendakaria Juan Manuel Soroa jauna izan zelarik. Batzorde honek Udaletxeari eskaera bat egin zion: Ongintzatik gertu zegoen lur-eremuaren salmenta egitea modu honetan irakaskuntzarako erabili ahal izateko.
    Udaletxeak eskaera jaso zuen eta baita onartu ere baina azpimarrapen txiki batekin: lur-eremuak 292 metro karratutan zifratu zituen eta Karitateko Alabek lur-eremua irakaskuntzarako erabiltzeari uzten zioten momentuan, berau Udaletxearen jabetzara pasako litzateke berriro.
    Hala nola, terreno hauetan (gaur egun Milagrosako parkina delakoa), bi eraikuntza kokatu ziren. Bata Sor Vicenta Monparter-ek zeraman Haur Hezkuntzako eraikina eta bestea, neskatoen Lehen Hezkuntzarako erabiltzen zena.
    Irakaskuntzara eskaintzen ziren Kalitateko Alabek 2 pezeta eta 50 zentimoko soldata jasotzen zuten hilabetero, horietatik 2 pezeta Ongintzara ekartzen zituzten mantenu eta alojamendua ordaintzeko.

Urteak aurrera, 1960. Urte inguruan Haur Eskola bat sortu zen INAS-engandik (Instituto Nacional de Asistencia Social) independiente, “Zikuñagako amako haurtzaindegia” izenez ezagutzen zena. Bertako zuzendaria Sor Mª Luisa Diez Villarejo izan zen eta bertan 60 haurrentzako lekua zegoen, eskaintzen zen zerbitzu hau guztiz doainik zelarik.
    Haurtzaindegi hau egokiro funtzionatzen ibili zen 1990 urtera arte, orduan INAS-ek itxi zuen arte.

    Sortutako eskaria zela medio, 1962an eraikuntza berri baten beharra ikusi zen eta horrela, eraikin berri bat egin zen Txantxilako Futbol Zelaia zenaren hegoaldetik inguratzen zuen bidean bertan. Lur-eremu hauek Sor Maria Gorrotxategi Karitateko Alaba hernaniarraren jabetzakoak ziren eta hasiera batean, bost solairuko eraikina egin zen bertan, Donostiako Institutuko ordezkaritza moduan lan egin zuelarik urte askotan zehar. Aurrerago, herriko beharrei aurre egiteko, beste eraikin bat egin zen bestearen jarraipen moduan, honetan ezarri zelarik eskola taldea.

    Karitateko alaben eskolak garai edo aro desberdinak bizi ditu, beti ere Irakaskuntzaren Berrikuntzen errekerimenduei egokituz. Hasiera batean eskola honetan Haur Lehen Hezkuntzako etapak aurkitu zitezkeen baina aurrerago, 50eko hamarkadan Oinarrizko Batxilerra ezarri zen eta 60. hamarkadan Donostiako institutuko ordezkari izan zen. Aurrerago, 70eko hamarkadan Lanbide Heziketako Lehen Graduko adar administratibo eta komertzialak ezartzeko baimenak lortu ziren. Gaur-egun, 6 hilabetetik hasi eta 16 urte bitarteko heziketa eskaintzen du (haurtzaindegia, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza) eta “Erizain Laguntzaile” deritzon heziketa zikloa ere aurki dezakegu bertan.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2012 Inmakulada Ikastetxea. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz