LH 1-eko ikasleak “espazioa” proiektuarekin daude. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀ Hona hemen egin dituzten bi ekintza. Batetik, eguzki sistema hau sortu zuten ezaugarri guztiak ikasteko. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀ ⠀🌑🌒🌓🌔🌕🌖🌗🌘Bestetik, Andromeda landu dute.Ikusten duzuen bezala ez dute astronauta txartela gainetik kentzen! ⠀⠀⠀⠀🌌

Houston arazo bat dugu! 🚀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀LH 1eko gure txikiei NASAtik eskutitz bat iritsi zaie! Ematen duenez espedizio batera joateko izan dira aukeratuak!⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Astronauta txartela ere iritsi zaie!⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Has dadila espedizioa 🌌

Solasaldi dialogikoak irakurritako liburu baten inguruan pertsona talde batek egiten duen solasaldia da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Hau da guk jarraitzen dugun metodologia:⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Hasierako motibazio saioa egiten da ikasleen jakinmina pizteko. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Astean bi saio egiten ditugu. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Atalaren irakurketa (orri kopurua) denen artean adosten da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Irakaslearen papera moderatzailea izatea da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Bukaeran saio berezia. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Irakurletasuna sustatzeko modu bikaina!

Pertzepzio bisualaren lantzeko FIGURA-FONDO delako ariketak egin daitezke. ⠀ Zergatik landu mota honetako ariketak? -Irakurketa eta idazketarako ezinbestekoa delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Gerora testu batetik ideiak ateratzeko lagungarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikusmen zailtasunak detektatzeko ere oso baliagarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Irregular verbs 📖 Honela modu bisualago batean hasi gara “past participle” delakoa ikasten. Flash card-ekin, gainera, joku desberdin ugari egin daitezke pixkanaka aditz irregularrak memorizatzen joateko.

Ezagutzen duzue FLIPPED LEARNING? ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Aste honetan liburu hau gomendatzen dizuegu. Gure ikastetxean ditugun adimen gaitasun handiko ikasleekin hasi gara baliabide hau erabiltzen eta hauek dira ikusi ditugun abantailak:⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleak gelara sartu baino lehen gaiari buruzko ezagutzak izatea jada. ✔️⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleen inplikazioa areagotzen da. ✔️-Gelan denbora gehiago gaia sakontzeko.✔️ ⠀⠀-Ikasleek ideia eta bide berriak sor ditzakete. ✔️-Ikaskuntza pertsonalizatua. ✔️

A t e n t z i o a! ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀HH5eko txikiekin atentzioa landu dugu ariketa honekin. Ur tantak dagokion aterkian jarri behar dituzte koloreak erreparatuz.