Emakumearen egunaren harira historian zehar egondako emakumerik garrantzitsuenak landu ditugu ingeleseko irakasgaian. Zeintzuk direla uste duzue? Bakoitzak emakume horietako bat landu du, eta gero pertsonaia horren aurkezpena egin du. Azkenik, pasiloa apaindu dugu beste mailetako ikasleek ere ikas dezaten.

DBH 3ko ikasleak kontsumismoaren inguruan hausnartzen egon gara ingeleseko ikasgaian: benetan dudan arropa guztia behar al dut? Honela, 333 proiektua ezagutu dugu. Proiektu hori 2010. urtean sortu zen eta parte-hartzen dutenek 3 hilabetez 33 jazki (moda osagarriak barne) soilik eramateko konpromisoa hartzen dute. Gu parte hartzera animatu gara, eta zu?