Houston arazo bat dugu! 🚀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀LH 1eko gure txikiei NASAtik eskutitz bat iritsi zaie! Ematen duenez espedizio batera joateko izan dira aukeratuak!⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Astronauta txartela ere iritsi zaie!⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Has dadila espedizioa 🌌

Solasaldi dialogikoak irakurritako liburu baten inguruan pertsona talde batek egiten duen solasaldia da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Hau da guk jarraitzen dugun metodologia:⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Hasierako motibazio saioa egiten da ikasleen jakinmina pizteko. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Astean bi saio egiten ditugu. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Atalaren irakurketa (orri kopurua) denen artean adosten da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Irakaslearen papera moderatzailea izatea da. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀▶️Bukaeran saio berezia. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Irakurletasuna sustatzeko modu bikaina!

Pertzepzio bisualaren lantzeko FIGURA-FONDO delako ariketak egin daitezke. ⠀ Zergatik landu mota honetako ariketak? -Irakurketa eta idazketarako ezinbestekoa delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Gerora testu batetik ideiak ateratzeko lagungarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikusmen zailtasunak detektatzeko ere oso baliagarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Irregular verbs 📖 Honela modu bisualago batean hasi gara “past participle” delakoa ikasten. Flash card-ekin, gainera, joku desberdin ugari egin daitezke pixkanaka aditz irregularrak memorizatzen joateko.

Ezagutzen duzue FLIPPED LEARNING? ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Aste honetan liburu hau gomendatzen dizuegu. Gure ikastetxean ditugun adimen gaitasun handiko ikasleekin hasi gara baliabide hau erabiltzen eta hauek dira ikusi ditugun abantailak:⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleak gelara sartu baino lehen gaiari buruzko ezagutzak izatea jada. ✔️⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleen inplikazioa areagotzen da. ✔️-Gelan denbora gehiago gaia sakontzeko.✔️ ⠀⠀-Ikasleek ideia eta bide berriak sor ditzakete. ✔️-Ikaskuntza pertsonalizatua. ✔️

A t e n t z i o a! ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀HH5eko txikiekin atentzioa landu dugu ariketa honekin. Ur tantak dagokion aterkian jarri behar dituzte koloreak erreparatuz.

Gogoratzen liburu azoka egin genuela? 102 liburu saldu zituzten, eta beraz… 102 euro irabazi zituzten! Gero diru horrekin zer egin erabakitzeko PENTSATZEKO ERRUTINA bat egin genuen.