Emakumearen egunaren harira historian zehar egondako emakumerik garrantzitsuenak landu ditugu ingeleseko irakasgaian. Zeintzuk direla uste duzue? Bakoitzak emakume horietako bat landu du, eta gero pertsonaia horren aurkezpena egin du. Azkenik, pasiloa apaindu dugu beste mailetako ikasleek ere ikas dezaten.