Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapa oso garrantzitsua da ikasleentzat. Etorkizuneko ikasketetan beharko dituzten oinarrizko edukiak barneratzeaz gain, oinarri psikologiko eta emozionalak finkatzen dituzte heldu autonomoetan bihurtzeko eta gizartea pentsamendu kritikoz ikusteko.

 

Enborreko irakasgaietan talde txikiak egiteko abantaila daukagu, Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua (HBSP) sustatuz, non gure ikasleei banan-banako atentzioa eskaintzen diegun. Horrela, ikasle bakoitzaren zailtasun espezifikoak kontuan hartuta, irakaskuntza metodologia bideratuago bat prestatu dezakegu. Helburu nagusia ahaztu gabe, DBHko titulua lortzea.

 

Ikaskuntza esanguratsuaren aldeko apustua egin dugu, eduki teorikoak ikasleriaren errealitatera hurbilduz, baita lan kooperatiboaren alde ere. Honen bidez, gaur egun lan munduan beharrezkoak diren oinarrizko konpetentziak lortzen dituzte.

Talde tutoretzak gure ikasleriaren garapen kognitibo eta mentala lantzen laguntzen digute. Errespetu, justizia edo elkartasunaren baloreak sustatzen ditugu beste askoren artean, besteak beste. Baita nerabezaroan sortzen diren arazoei aurre egiten laguntzen diegu ere.

Hau horrela, hainbat programa aurrera eramaten ditugu, esate baterako:

Bullying-a eta ciberbullying-a ekiditeko ekintzak.

Sexu-heziketa eta berdinen arteko tratu onak lantzeko jarduerak.

Droga eta menpekotasunen inguruko hezkuntza programak.

Laugarren mailako tutoretzak Bigarren Hezkuntza bukaeran hartu beharreko erabaki konplexuari buruzko orientaziora bideratzen ditugu: zer ikasi titulua atera ondoren? Ikasle bakoitzaren ezaugarriak eta desirak, eta baita hauen familienak ere zeintzuk diren hausnartuz, probetxuzkoa izango den erabaki bat hartzen laguntzen diegu.