Pertzepzio bisualaren lantzeko FIGURA-FONDO delako ariketak egin daitezke. ⠀ Zergatik landu mota honetako ariketak? -Irakurketa eta idazketarako ezinbestekoa delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Gerora testu batetik ideiak ateratzeko lagungarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikusmen zailtasunak detektatzeko ere oso baliagarria delako. ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀

Irregular verbs 📖 Honela modu bisualago batean hasi gara “past participle” delakoa ikasten. Flash card-ekin, gainera, joku desberdin ugari egin daitezke pixkanaka aditz irregularrak memorizatzen joateko.

Ezagutzen duzue FLIPPED LEARNING? ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀Aste honetan liburu hau gomendatzen dizuegu. Gure ikastetxean ditugun adimen gaitasun handiko ikasleekin hasi gara baliabide hau erabiltzen eta hauek dira ikusi ditugun abantailak:⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleak gelara sartu baino lehen gaiari buruzko ezagutzak izatea jada. ✔️⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀-Ikasleen inplikazioa areagotzen da. ✔️-Gelan denbora gehiago gaia sakontzeko.✔️ ⠀⠀-Ikasleek ideia eta bide berriak sor ditzakete. ✔️-Ikaskuntza pertsonalizatua. ✔️

A t e n t z i o a! ⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀HH5eko txikiekin atentzioa landu dugu ariketa honekin. Ur tantak dagokion aterkian jarri behar dituzte koloreak erreparatuz.

Gogoratzen liburu azoka egin genuela? 102 liburu saldu zituzten, eta beraz… 102 euro irabazi zituzten! Gero diru horrekin zer egin erabakitzeko PENTSATZEKO ERRUTINA bat egin genuen.

LH 6 eta DBH 1-eko ikasleak oporraldi luzeagoa izan dute, izan ere, astelehen eta asteartean Arritxulon egon ziren. Beraientzat Aste Santua eta geroko lehen klase eguna, beraz, gaur da.

Agenda 21eko proiektua jarri dugu martxan. Hori dela eta, hamaiketako osasungarriaren aldeko apostua egin dugu. Aste osoan zehar hamaiketako osasungarria ekarriko dugula adostu dugu.🍏🍌🍊🍓🍇 Hortaz aparte, proiektuaren gaia KONTSUMO JASANGARRIA dela kontuan izanda, “Urtebetetze zerrenda” ipuina irakurri dugu. Liburu honetan opari ez materialen garrantzia azpimarratzen da.🎁 #agenda21