Teknologiako klasean egiturei buruzko zenbait arlo ikasi ditugu. Egituren baldintzak, formak, jasaten dituzten esfortzuak eta beraien erresistentzia nola hobetu. Beraien egitura propioa sortu eta eraiki ondoren, simulazioak egin zituzten informatika gelan. Bridge Design programa erabilita, zubi bat sortu zuten. Hurrengo bideoan, lortutako emaitzak:

Emakumearen egunaren harira historian zehar egondako emakumerik garrantzitsuenak landu ditugu ingeleseko irakasgaian. Zeintzuk direla uste duzue? Bakoitzak emakume horietako bat landu du, eta gero pertsonaia horren aurkezpena egin du. Azkenik, pasiloa apaindu dugu beste mailetako ikasleek ere ikas dezaten.

“Gaur egun genero berdintasuna dagoela uste duzue?” Honekin, gure etxeetan etxeko-lanak nork egiten dituen ikusi ahal izan dugu oso  modu bisualean. Dirudienez gaur egun oraindik ere rolak oso markatuta jarraitzen dutela dirudi, ezta?